KAIXO!!

Gu (Danel eta Aitor), San Jose Jesuitak
ikastetxeko ikasle bi gara eta blog hau
sortu dugu, egiten ditugun lanak bertara
igotzeko.

Espero dugu zuen gustukoa izatea.
Eskerrik asko bisitatzeagatik!

martes, 28 de septiembre de 2010

MIKROPROZESADOREA

Mikroprozesadore, mikro edo prozesatzeko unitate zentral, ordenagailuaren kontrolaz eta ariketa logikoez zein aritmetikoez arduratzen den txipa da.
Ordenagailuaren burua da. Barruan milioika transistorez osatuta dago. Prisma itxura du eta txartel nagusiko zokalo elementuan sartzen da.
Beharrezkoa da desberdintzea prozesadorearen kontzeptua, Hardware kontzeptua, PUZ kontzeptuarekin, azken hau kontzeptu logiko bat bait da. PUZ batek, bat edo mikroprozesadore ugari eduki ditzake, hau da, mikroprozesadore batek zenbait PUZ jasan ditzake.
Gehienetan mikroprozesadorean pakete moduan saltzen dira, mikroprozesadorea interferentzia elektronikoetatik babesteko eta aldi berean honek ingurugiroan kalte ez egiteko.

martes, 21 de septiembre de 2010

iPad

iPad-a Applek ataratako aparatu berri bat da. Bertan ordenagailu eramangarri baten antzekoa da baina txikiagoa da eta  ukimen pantaila darama. iPad-a biratzerakoan pantailaren irudia ere biratu egiten da. Aparatu honek ordenagailu baten abantaila berdinak dauzka: jokuak, internetera sartzeko aukera, korroe elektronikoak bidaltzeko aukera, iTunes (musika entzuteko), eta askoz baliabide gehiago.

iPad-a, iPhone eta iTouch-aren antzekoa da baina pantaila handiago bat dauka eta bertan jaso al diren aplikazioak askoz ere ugariagoak dira. Pantaila, handiagoa izanez gero, askoz hobeto ikusten da nahiz eta leku gehiago behar. Ordenagailu bat baino askoz erosoagoa da eta nonhai internetera konektatuta egon zaitezke.

EZAUGARRIAK:





  • 3G: HSDPA mediante micro-SIM

  • Batería: 10 ordu egon daiteke erabiltzen, 140 hordu musika entzuten eta 140 hordu piztuta baina erabili gabe.

  • Pisua: 0,68 kg

  • Dimentsioak: 9,56 hazbete (24,2 cm) x 7,47 hazbete (18,9cm) x 0,5 hazbete (1,27 cm)

martes, 14 de septiembre de 2010

EUSKALTEL EUSKADI, GARAIPENETAN GARAILE

Mikel Nievek atzo garaipen ederra lortu zuen Cotobelloko gailurrean. Bai Euskaltelek eta noski baita Mikelek ere pozez ospatu zuten txirrindulari gaztearen garaipena.
Lehenengo aldiz hartzen zuen parte aurtengo Espainiako biran eta partaidetza hau borobiltzeko, garaipen honek, aurreko egunetan gertatutako erorketa tamalgarriek sortutako tristura leuntzen du.
Garaipen honekin, Euskaltelen 16. garaipena da aurtengo denboraldian. Honek moral handia ematen die Euskalteleko txirrindulariei garaipen gehiagoren bila joateko.