KAIXO!!

Gu (Danel eta Aitor), San Jose Jesuitak
ikastetxeko ikasle bi gara eta blog hau
sortu dugu, egiten ditugun lanak bertara
igotzeko.

Espero dugu zuen gustukoa izatea.
Eskerrik asko bisitatzeagatik!

lunes, 29 de noviembre de 2010

BARTZELONA - REAL MADRIL

Denok dakigunez, Bartzelona eta Real Madrilen arteko partida urtetako partidarik garrantzitsuena izateaz gain, munduko komunikabide guztiak bateratzen dituen ekitaldia da.
Telebistak zein irratiak partiduko berri guztiak emango dizkigute eta honek komunikabideetako zuzendariei buruko min handia eragiten hasia da partidaren garrantzia dela eta. Guztira zenbait milioi euro xahutuko dira partidu hau ondo antolatzeko. Askoren ustez diru kantitate hau gehiegizkoa da baina hau ez da komunikabideen errua, baizik eta mundu osoarena denok nahi dugulako partida hau ikusi, kosta ala kosta.
Azken asteetan Mourinho-ren hitzak ez dira ondo jaso beste taldeetako entrenatzaileen artean eta honek liskar handiak sortu ditu zenbait taldetan. Zenbait komunikabide, aldizkariek adibidez, beraien taldearen alde jarri dira besteei iraintzen.
Ez al da gehiegizkoa komunikabideek gaur egungo gizartean daukaten eragina?

lunes, 22 de noviembre de 2010

SISTEMA BINARIO

Ordenagailuek hizkuntza gisa 0 eta 1 zenbakiak erabiltzen dituzte. Honi "Sistema Binario" deritzo. Hizkuntza hau ulertzeko bideo hau jarri dugu.


viernes, 12 de noviembre de 2010

Sarea

Internet mundu osoan zabalduta dagoen sare oso handi bat da. Bertan, TCP protokoloak erabiltzen dituzten ordenagailu asko daude beraien artean konektatuta. Iternetek eskaintzen dizkigun artean ez dago bakarrik WEB zerbitzua, baita fitxategien transferentzia (FTP), posta elektronikoa(E-POSTA), elakrrizketak edo bat bateko mazularitza.

OSAGAIAK:
  • Nodo: ordenagailuen sare batean ordenagailu bakoitzari nodo deritzo; aldiz sarea internet bada, serbidore bakoitzari nodo deritzo
  • Lan estazioa:sare-zerbitzarira konekta daitekeen edozein ordenagailu.
  • Zerbitzaria:ordenagailue zerbitzuak ematen dituen sareko ordenagailuak dira.Adib:fitxategi-zerbitzua
SAREKO HARDWAREA:
  • Interfaze-txartela
  • Router,Hub (ordenagailuak konektatzeko)
  • UPS.Ordenagailuak babesteko indar sistema eta elektrizitate indarra joaten denena.
  • Sare baliabideak:sare-inprimagailua
  • Segurtasunerako unitateak
KONPUTAGAILU-SAREEN SAILKAPENA :
  • Datuen noranzkoaren arabera
  • Eremu geografikoaren arabera
  • Funtzionaltasun harremanaren arabera
  • Protokolo egituraren arabera
  • Sare topologiaren arabera
EREMU GRAFIKOEN ARABERA, HIRU SARE MOTA DAUDE:
  • LAN: Sare lokala
  • WAN: Hedadura zabaleko sarea
  • MAN: Hiriko sarea



lunes, 8 de noviembre de 2010

SISTEMA ERAGILEAK



Sistema eragilea "software" bat da, programaz eta datuz osatua, ordenagailuetan funzionatzen duena eta ordenagailuaren hardwarea bideratzen duena.

Beharrezkoa da erabiltzea eta ordenagailua elkarren artean komunikatzeko. Hardwarea-ren futsezko kudeaketa oso konplexua da, erabiltzaileari sistemaren ulermena eta erabilpena errazten dio.

Makinaren zehaztasunak alde batera utzita, honen baliabideak gestionatzeko aukera eskaintzen du.

Mota honetako softwarea, mikroprozesadoreak eraboltzen dituzten sistema gehienetan aurki dezakegu, hala nola, telefono mugikorretan, DVD-ak ikusteko sistemetan, ordenagailuetan....

Sistema eragile modernoek, prozesu anitz bideratu ditzakete, ordenagailuak prozesatzeko unitate zentral bakarra izan arren, horretarako sistema eragileak zenbait eginbehar gauzatu behar ditu :


Prozesuak sortu eta ezeztu

Prozesuak gelditu eta berrabiatu

Prozesuen arteko komunikazio mekanismoak eskaini.


Sistema eragileek, programa asko aldi berean exekutatzen direla emateko, prozesu bakoitza oso denbora laburrean aurrera eramaten da PUZan, beste prozesu batentzako lekua utziz. Horrela, aldi berean prozesu bakarra burutzen den arren, guztiak gauzatzen direla ematen du.


HONA HEMEN BI SISTEMA ERAGILE:

Microsoft Windows sistema eragile komertzial bat da ordenagailu pertsonalentzat. Multzo hau mikrosoftek lehen aldiz 1985-ean sortu zuen. Sistema eragile pribatua da.

Linux ordenagailurako nukleo libre bat da. Software librearen nahiz kode irekizko garapenaren adibiderik entzutetsuena da. Beste alde batetik GNU/Linux deritzoguna dago, honek kernelari eta bere aplikazioei egiten die erreferentzia ate hau da SEaren izen egokia.




martes, 28 de septiembre de 2010

MIKROPROZESADOREA

Mikroprozesadore, mikro edo prozesatzeko unitate zentral, ordenagailuaren kontrolaz eta ariketa logikoez zein aritmetikoez arduratzen den txipa da.
Ordenagailuaren burua da. Barruan milioika transistorez osatuta dago. Prisma itxura du eta txartel nagusiko zokalo elementuan sartzen da.
Beharrezkoa da desberdintzea prozesadorearen kontzeptua, Hardware kontzeptua, PUZ kontzeptuarekin, azken hau kontzeptu logiko bat bait da. PUZ batek, bat edo mikroprozesadore ugari eduki ditzake, hau da, mikroprozesadore batek zenbait PUZ jasan ditzake.
Gehienetan mikroprozesadorean pakete moduan saltzen dira, mikroprozesadorea interferentzia elektronikoetatik babesteko eta aldi berean honek ingurugiroan kalte ez egiteko.

martes, 21 de septiembre de 2010

iPad

iPad-a Applek ataratako aparatu berri bat da. Bertan ordenagailu eramangarri baten antzekoa da baina txikiagoa da eta  ukimen pantaila darama. iPad-a biratzerakoan pantailaren irudia ere biratu egiten da. Aparatu honek ordenagailu baten abantaila berdinak dauzka: jokuak, internetera sartzeko aukera, korroe elektronikoak bidaltzeko aukera, iTunes (musika entzuteko), eta askoz baliabide gehiago.

iPad-a, iPhone eta iTouch-aren antzekoa da baina pantaila handiago bat dauka eta bertan jaso al diren aplikazioak askoz ere ugariagoak dira. Pantaila, handiagoa izanez gero, askoz hobeto ikusten da nahiz eta leku gehiago behar. Ordenagailu bat baino askoz erosoagoa da eta nonhai internetera konektatuta egon zaitezke.

EZAUGARRIAK:





  • 3G: HSDPA mediante micro-SIM

  • Batería: 10 ordu egon daiteke erabiltzen, 140 hordu musika entzuten eta 140 hordu piztuta baina erabili gabe.

  • Pisua: 0,68 kg

  • Dimentsioak: 9,56 hazbete (24,2 cm) x 7,47 hazbete (18,9cm) x 0,5 hazbete (1,27 cm)

martes, 14 de septiembre de 2010

EUSKALTEL EUSKADI, GARAIPENETAN GARAILE

Mikel Nievek atzo garaipen ederra lortu zuen Cotobelloko gailurrean. Bai Euskaltelek eta noski baita Mikelek ere pozez ospatu zuten txirrindulari gaztearen garaipena.
Lehenengo aldiz hartzen zuen parte aurtengo Espainiako biran eta partaidetza hau borobiltzeko, garaipen honek, aurreko egunetan gertatutako erorketa tamalgarriek sortutako tristura leuntzen du.
Garaipen honekin, Euskaltelen 16. garaipena da aurtengo denboraldian. Honek moral handia ematen die Euskalteleko txirrindulariei garaipen gehiagoren bila joateko.