KAIXO!!

Gu (Danel eta Aitor), San Jose Jesuitak
ikastetxeko ikasle bi gara eta blog hau
sortu dugu, egiten ditugun lanak bertara
igotzeko.

Espero dugu zuen gustukoa izatea.
Eskerrik asko bisitatzeagatik!

lunes, 29 de noviembre de 2010

BARTZELONA - REAL MADRIL

Denok dakigunez, Bartzelona eta Real Madrilen arteko partida urtetako partidarik garrantzitsuena izateaz gain, munduko komunikabide guztiak bateratzen dituen ekitaldia da.
Telebistak zein irratiak partiduko berri guztiak emango dizkigute eta honek komunikabideetako zuzendariei buruko min handia eragiten hasia da partidaren garrantzia dela eta. Guztira zenbait milioi euro xahutuko dira partidu hau ondo antolatzeko. Askoren ustez diru kantitate hau gehiegizkoa da baina hau ez da komunikabideen errua, baizik eta mundu osoarena denok nahi dugulako partida hau ikusi, kosta ala kosta.
Azken asteetan Mourinho-ren hitzak ez dira ondo jaso beste taldeetako entrenatzaileen artean eta honek liskar handiak sortu ditu zenbait taldetan. Zenbait komunikabide, aldizkariek adibidez, beraien taldearen alde jarri dira besteei iraintzen.
Ez al da gehiegizkoa komunikabideek gaur egungo gizartean daukaten eragina?

No hay comentarios:

Publicar un comentario