Mikel Nievek atzo garaipen ederra lortu zuen Cotobelloko gailurrean. Bai Euskaltelek eta noski baita Mikelek ere pozez ospatu zuten txirrindulari gaztearen garaipena.
Lehenengo aldiz hartzen zuen parte aurtengo Espainiako biran eta partaidetza hau borobiltzeko, garaipen honek, aurreko egunetan gertatutako erorketa tamalgarriek sortutako tristura leuntzen du.
Garaipen honekin, Euskaltelen 16. garaipena da aurtengo denboraldian. Honek moral handia ematen die Euskalteleko txirrindulariei garaipen gehiagoren bila joateko.
Kaixo bikote, ongi etorria izan zaitezte gelara.
ResponderEliminar