KAIXO!!

Gu (Danel eta Aitor), San Jose Jesuitak
ikastetxeko ikasle bi gara eta blog hau
sortu dugu, egiten ditugun lanak bertara
igotzeko.

Espero dugu zuen gustukoa izatea.
Eskerrik asko bisitatzeagatik!

martes, 28 de septiembre de 2010

MIKROPROZESADOREA

Mikroprozesadore, mikro edo prozesatzeko unitate zentral, ordenagailuaren kontrolaz eta ariketa logikoez zein aritmetikoez arduratzen den txipa da.
Ordenagailuaren burua da. Barruan milioika transistorez osatuta dago. Prisma itxura du eta txartel nagusiko zokalo elementuan sartzen da.
Beharrezkoa da desberdintzea prozesadorearen kontzeptua, Hardware kontzeptua, PUZ kontzeptuarekin, azken hau kontzeptu logiko bat bait da. PUZ batek, bat edo mikroprozesadore ugari eduki ditzake, hau da, mikroprozesadore batek zenbait PUZ jasan ditzake.
Gehienetan mikroprozesadorean pakete moduan saltzen dira, mikroprozesadorea interferentzia elektronikoetatik babesteko eta aldi berean honek ingurugiroan kalte ez egiteko.

1 comentario: