KAIXO!!

Gu (Danel eta Aitor), San Jose Jesuitak
ikastetxeko ikasle bi gara eta blog hau
sortu dugu, egiten ditugun lanak bertara
igotzeko.

Espero dugu zuen gustukoa izatea.
Eskerrik asko bisitatzeagatik!

lunes, 8 de noviembre de 2010

SISTEMA ERAGILEAK



Sistema eragilea "software" bat da, programaz eta datuz osatua, ordenagailuetan funzionatzen duena eta ordenagailuaren hardwarea bideratzen duena.

Beharrezkoa da erabiltzea eta ordenagailua elkarren artean komunikatzeko. Hardwarea-ren futsezko kudeaketa oso konplexua da, erabiltzaileari sistemaren ulermena eta erabilpena errazten dio.

Makinaren zehaztasunak alde batera utzita, honen baliabideak gestionatzeko aukera eskaintzen du.

Mota honetako softwarea, mikroprozesadoreak eraboltzen dituzten sistema gehienetan aurki dezakegu, hala nola, telefono mugikorretan, DVD-ak ikusteko sistemetan, ordenagailuetan....

Sistema eragile modernoek, prozesu anitz bideratu ditzakete, ordenagailuak prozesatzeko unitate zentral bakarra izan arren, horretarako sistema eragileak zenbait eginbehar gauzatu behar ditu :


Prozesuak sortu eta ezeztu

Prozesuak gelditu eta berrabiatu

Prozesuen arteko komunikazio mekanismoak eskaini.


Sistema eragileek, programa asko aldi berean exekutatzen direla emateko, prozesu bakoitza oso denbora laburrean aurrera eramaten da PUZan, beste prozesu batentzako lekua utziz. Horrela, aldi berean prozesu bakarra burutzen den arren, guztiak gauzatzen direla ematen du.


HONA HEMEN BI SISTEMA ERAGILE:

Microsoft Windows sistema eragile komertzial bat da ordenagailu pertsonalentzat. Multzo hau mikrosoftek lehen aldiz 1985-ean sortu zuen. Sistema eragile pribatua da.

Linux ordenagailurako nukleo libre bat da. Software librearen nahiz kode irekizko garapenaren adibiderik entzutetsuena da. Beste alde batetik GNU/Linux deritzoguna dago, honek kernelari eta bere aplikazioei egiten die erreferentzia ate hau da SEaren izen egokia.




2 comentarios:

  1. http://eu.wikipedia.org/wiki/Sistema_eragile

    ResponderEliminar
  2. wikipediatik hartu arren arretaz irakurri dugu eta ulertzen ez genuena gure hitzekin jarri dugu ulergarria izan dadin.
    Gainera informazio guztia ez dago wikipediatik hartuta, guk dakiguna ere jarri dugu.

    ResponderEliminar